XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pediatraren aldeko herri batzordeak Osakidetzaren arduragabekeria salatu dau
Bermeo eta Mundakako partidu politiko guztiek, sindikatuek, ikastetxeek eta Pediatraren aldeko Guraso Batzordeak ihardunaldi osoz lana egingo leukeen bi pediatren aldeko eskakizuna luzatu dautsee, gutun baten bidez, Gabriel Inclan Osasun Sailburuari eta Maria Jose Albizu barrukalde eskualdeko Osakidetzako zuzendariari.
Batzordekoen ustetan,
Udaletxeek barrukaldeko eskualde ume kopuruak eskatzen jardun dira azken hilabeteotan Osakidetzaren erantzunaren zain.
Batzordekoen esanetan, Osakidetzaren taktika denbora igarotzea itxitzea litzake eta herrian sortu dan pediatraren aldezko oihua bertan behera geratzea.
Anbulategian gaur egun pediatra bakarra dago lanordu osoa betetzen dauana, bigarren batek ordu bi terdiko lana besterik betetzen ez daualarik.
Batzordekoen arabera, ez dira inguruneko beste herri batzuetan emoten diran mediku asistentzia kopuru normalik.
Salinas pediatra Zornotzako anbulategira eroateak Bizkaiko asistentzia pediatriko bataz besteko bajuenean itxi dau udalerria, batzordekoen ustetan.
Azken hilabetean Herri Komisioa Arartekoagaz izan dauzan kontaktuak ez dabez orain arte euren eskaerak betetzeko inola emaitzik emon, herriko umeen kalterako.